Teknikerrek Madrilen erakutsiko du eskala handiko zientziaren erronkak nola gainditu

Abenduaren 3an eta 4an Madrilgo IFEMA konbentzio zentroan egingo den Espainiako Zientzia Industriaren lehen foroan hartuko du parte.
Teknikerrek Madrilen erakutsiko du eskala handiko zientziaren erronkak nola gainditu
2025/12/02 17:18
Silbia Hernandez Arrazola

Tekniker zentro teknologikoak protagonismo nabarmena izango du abenduaren 3an eta 4an Madrilgo IFEMAko Ipar Konbentzio Zentroan egingo den Espainiako Zientzia Industriaren lehen foroan, Big Science Industry Forum Spain 2025 izenekoan. Eragiketa erabat urrunetik egiten duen instalazio zientifiko aurreratuetan erabiltzeko moduko ultra huts sakoneko itxiera (UHV) egiteko gai den sistema mekaniko bat aurkeztuko du erakusketa-gunean.
Ikerketa eta Teknologia Aliantza Euskalduneko (BRTA) kide den Tekniker zentro teknologikoak, instalazio eta ekipamendu zientifikoen diseinuan, garapenean eta ustiapenean duen esperientzia zabalari esker, funtsezko rola betetzen du I+G+B ekosistema eraldatzaile honetan.
Industria Foroko Erakusketako 26. standean izango duen presentziaz gain, Tekniker INDUCIENCIA erakusketa-aretoan ere egongo da, bere gaitasunak eta lankidetza publiko-pribatu hauek izan dezaketen eraldaketa-inpaktua azaltzen dituen erakusle teknologikoarekin.