Teknikerreko beharren osteko zikinkeriarekin haserre
Eibarko Bilduk erredakziora bidalitako argazkiarekin Teknikerren beharrek sortu duten zikinkeriaren gaineko salaketa egin nahi izan dute: "Berrikuntzaren aintzinean eta Eibarko marka-irudia bihurtu nahi duten Teknikerrek horrela laga du bere atzealdia. Debabarrenean maila gorenean dagoen zentro teknologiko-enpresarialak, maila haundiko ikerketa eta ezagutzaren garapenean beharrian diharduanak, nazioarteko bokazioa dakanak eta une honetan Miramon Parke Teknologikuan integratzea ospatzen diharduanak, hobeto zaindu beharko luke bere atzealdea. Teknikerrek eta Sprilurrek osatzen duten Polo Teknologiko berria eta ingurua egokitzeko obrak amaitu aurretik instalazioen erabilera baimendu du Udalbatzak. Gauzak horrela, honen gaineko ardura hartzea eta Arrate bailarak daukan itxura tamalgarriari irtenbidia ematea eskatzen diegu".