"Terapiak" euskarazko antzezlana hartuko du Coliseoak gaur 20.30etan
2014/01/24
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 24) 20.30etan Terapiak antzezlanaren euskarazko bertsioa eskainiko dute Vaiven eta La Pavana konpainiek Coliseoan. Dorleta Urretabizkaia, Mikel Losada, Kepa Errasti, Ana Pimenta, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Asier Oruesagasti aktoreek jardungo dute taula gainean, Rafael Calatayud-ek zuzenduta. Sarrerak 10 euro balio du. Aldez aurretik erosi ez duenak, gaur 19.30etatik aurrera bertan erosteko aukera izango du.