Teresa Arizmendik irabazi du gilda lehiaketan zozketatutako otarra

Atzo jaso zuen bertoko produktuez osatutako otar ederra
Teresa Arizmendik irabazi du gilda lehiaketan zozketatutako otarra
2026/02/12 08:55
Maider Aranberri Sarasua

X. Gilda Lehiaketako sariak banatu ditu aste honetan ...eta kitto! Euskara Elkarteak eta, horrekin batera, botoa eman zuten herritarren artean zozketa ere egin du. Teresa Arizmendi izan da irabazlea eta bertoko eta sasoiko produktuez osatutako otarra bereganatu du. Atzo pasatu zen euskara elkartearen bulegotik eta pozarren irten zen sari ederra eskuetan.