The Beatles taldearen "Yellow Submarine" filma gaur Coliseoan ikusgai
The Beatles taldea sortu zela 50 urte bete dira eta, horren aitzakiarekin, taldea gogoratzeko hainbat jarduera antolatu dituzte, tartean gaur (martitzena, hilak 24) Coliseoak hartuko duen The Beatles taldeari buruzko pelikularen proiekzioa. George Dunningek zuzendutako Yellow submarine marrazki bizidunen filma egunean zehar bakarrik herriko ikasleentzat emango dute eta 20.30etan, berriz, ikusi nahi duten guztientzat (sarrerak 3 eurotan salgai Coliseoan, emanaldiaren aurretik) eskainiko dute. Pelikula ingelesez proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin lagunduta.
Liverpooleko taldeari eskainitako egitaraua biribiltzeko, eguenean (hilaren 26) The Shouts (Beatles Tribute Band) taldeak kontzertua emango du 20.30etatik aurrera Coliseoan (sarrerak 20 eurotan salgai). Taldearen ikuskizuna mundu mailan The Beatles taldari eskainitako guztien artean maila gorenean dago eta Liverpoolek hartu zuen International Beatle Week jaialdian Argentina eta Hego Amerika osoa ordezkatzeko aukeratu zuten.