The Beatles zuzenean gozatzeko aukera gaur Coliseoko taula gainean

The Beatles zuzenean gozatzeko aukera gaur Coliseoko taula gainean
2013/09/26 00:00
eta kitto!

The Beatles taldea sortu zela 50 urte bete direla-eta, gaur (eguena, hilak 26) 20.30etatik aurrera kontzertu berezia hartuko du Coliseo antzokiak: The Shouts (Beatles Tribute Band) taldeak Liverpooleko taldearen abestiak zuzenean eskainiko ditu eta, gainera, ikuskizunean The Beatles osatu zutenen karakterizazioa ere egingo dute, epe bakoitzeko jantzi eta bestelakoak berreskuratuta. Jai Productions enpresak antolatutako emanaldirako sarrerak 20 eurotan egongo dira salgai antzokiko txarteldegian kontzertua hasi baino ordubete lehenago. Gaur aurkeztuko duten ikuskizuna mundu mailan The Beatles taldeei eskainitako guztien artean maila gorenean dago eta Liverpoolek hartu zuen International Beatle Week jaialdian Argentina eta Hego Amerika osoa ordezkatzeko aukeratu zuten. Gainera, egunotan The Beatles gogoratzeko hainbat jarduera egin direla aprobetxatuta, Coliseoko sarreran erakusketa prestatu dute taldearen argazki eta bestelakoekin.