“Tia Carroll”en musika beltza, domeka honetan Coliseo antzokian

Bere bandekin aurkezpen arrakastatsuak egin ditu mundu osoko jaialdi, klub eta antzokietan. Grabazio arrakastatsuak ere egin ditu eta sari garrantzitsu eta entzutetsuak lortu ditu
“Tia Carroll”en musika beltza, domeka honetan Coliseo antzokian
2024/10/08 12:18
eta kitto!

Kontzertua 19:00etan hasiko da Coliseo antzokian, eta Portaleko Kluba egitasmoaren parte da. Tia Carroll soula, bluesa, boterea eta pasioa da. Bihotzetik kantatzen dio bihotzari. Koko Taylor, Tina Turner eta Aretha Franklin musikariek inspiratuta, musika zirkuituan ezagun egitea lortu du. 

80ko hamarkadaren hasieratik, Kaliforniako interpreteak esperientzia baliotsua lortu du musikan eta bizitzan, B.B. King, Ray Charles, Jimmy McCracklin, E.C. Scott eta Kaliforniako bluesaren eta soularen beste mito batzuen biretan akonpainamenduko abeslari gisa.

Bere bandekin, aurkezpen arrakastatsuak egin ditu mundu osoko jaialdi, klub eta antzokietan. Grabazio arrakastatsuak ere egin ditu eta sari garrantzitsu eta entzutetsuak lortu ditu.

Europako biraren barruan etorriko zaigu, kontinente zaharrean berarekin biran ibili ohi diren lehen mailako musikari europar ospetsuek osatutako taldearekin batera.

 

Tia Carroll , ahotsa

Quique Gómez , armonika, ahotza

Lucas De Mulder, gitarra

David Salvador, baxua

Guillaume Destarac, bateria 

 

Sarrera: 10 € -  7 € COLISEOAREN LAGUNA  

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.