Tino Soriano argazkilariaren tailerrean parte hartu zutenek interes handiarekin jarraitu zituzten adituaren azalpenak

Argazkilaritza Maiatzean-eko egitaraua agurtzeko, domekan Argazki Rallya egingo da.
Tino Soriano argazkilariaren tailerrean parte hartu zutenek interes handiarekin jarraitu zituzten adituaren azalpenak
2024/05/20 18:08
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak antolatutako Argazkilaritza Maiatzean egitarauaren baitan, zapatuan egun osoko tailerra eman zuen Tino Soriano argazkilari adituak, Portalean. Tailerrerako izena eman zuten 35 lagunek interes handiarekin jarraitu zituzten adituak emandako azalpenak eta gomendioak.

Eta, hilabete osorako egitaraua agurtzeko, Argazki Rallya antolatu dute astebururako (domekarako). Beti bezala, zuri-beltzean eta digitalean parte hartzeko aukera egongo da eta izen-ematea egunean bertan egin daiteke, Klub Deportiboan, 08:30etik 09:30era. Jarraian dauzkazue rallyaren oinarriak, jakin beharreko informazio guztiarekin.

ARGAZKI RALLYA 2024

ZURI BELTZ paperian eta DIGITAL kolorez

Oinarriak:


A) Eguna: 2024ko Maiatzak 26. Igandea

Hasierako ordua: 8:30 tik 9:30etara Bukaera: 14:00an

Irteera eta helmuga: Eibarko Klub Deportiboan, Toribio Etxebarria kalean 16-1

B) Kategoriak:

Zuri eta beltz paperean

Kolorezko digital artxiboekin (JPG)

C) Digital artxibotik partehartzaileek (bai kolorez, bai zuri eta beltzez) memoria txarteletan 36 artxibo gehienez egingo dute lana. Rallyaren hasieran txartelak hutsik egongo dira eta bukaeran hustuko dira.


D) Digital kolore partehartzaileak: Bakoitzak rally bukaeran bertan. 2024/06/11 baino lehen eta e-postaren bidez (argazkilaritza@deporeibar.com) hautatu ahalko ditu argazkiak. (JPG). Zuri eta beltzez partehartzaileak: 36 digital artxiboetatik egingo dituzte argazkiak baina kasu honetan formatu librez.


Zuri eta beltzez edozein teknika erabiliz egin daitezke argazkiak baina kolorez ez dira manipulazio edo aplikazio zortzailerik onartuko.
Zuri eta beltzez argazkiak ekainak 11 baino lehenago aurkeztuko dira

E) Zuri eta beltzez argazkiak bakoitzak posibatuko ditu eta 40x50zmko soporte batean aurkeztuko dira.

Irudiaren neurriak libreak izando dira 


Kontroletarako bi argazki egin beharko dira 


Parte hartzaileko kuotak: 10 €. Gazteak doan 


Derrigorrizko ibilbidea izango da eta era berean ralliren gaiak emango dira partehartzaile bakoitzari 


Zuri eta beltzez papelean 4 argazki aurkeztuko dira gai batenak, eta digital kolorez 5 izango dira, gai bakoitzeko bat.

F) Modalidade bakoitzeko sariak: Digital kolorez - Paperian zuri eta beltzez 


Lehenengo bilduma: 100 €, ikurra ta PhotoPills lizentzia 


Bigarren bilduma:
 80 € ta PhotoPills lizentzia

Hirugarren bilduma:
 60 €

Sozial saria:
 50 €

Gazte saria (14 urte baino gutxiago)

Parteartzaile batek ezin izango du sari bat baino gehiago kategoría bakoitzean

G) Sariak emateko orduan epai-mahaiak teknika, ahalmen sortzailea eta naturaltasuna kontuan edukiko ditu. 


H) Kaudimeneko pertsonek beteko dute epai mahaia eta epaitza publikoa izango da 


Argazki sarituak antolatzaileen esku geldituko dira eta egokia irudituz gero, erabiltzeko 
eskubidea izango dute egilearen izena aipatuz.