"Tomboy" filma euskerazko azpitituluekin eta doan ikusteko aukera egongo da astelehen eta martitzenean

"Tomboy" filma euskerazko azpitituluekin eta doan ikusteko aukera egongo da astelehen eta martitzenean
2019/05/31 11:35
eta kitto!
Datorren astean, astelehen eta martitzenean “Tomboy” filma jatorrizko hizkuntzan (frantsesez) euskerazko azpitituluekin ikusteko aukera egongo da Portalean, Filmazpit programari esker. Pelikula honetan sexua aukeratzeko eskubideaz dihardute: Laure, 10 urteko neskatila, beste auzo batera joango da bizitzera gurasoekin eta ahizpa txikiarekin batera. Auzoan lagun berriak egingo ditu eta joko eta barre algaraz igaroko du uda. Laurek, hala ere, sekretu bat du: bere burua Mickäel mutiltzat aurkezten du. Lisa, taldeko neska bat, harekin maiteminduko da Mickäel dela pentsatuz, eta horrek egoera korapilatsuak eragingo ditu. Zuzendaria Céline Sciamma da eta aktoreak Cheyenne Lainé, Jeanne Disson, Malonn Lévana, Mathieu Demy, Noah Véro, Ryan Boubekri, Sophie Cattani, Yohan Véro eta Zoé Heran dira. Sarrera doan izango da eta lau emanaldi egingo dituzte: astelehenean 14:30ean, 17:30ean eta 19:00etan eskainiko dute filma eta martitzenean, berriz, goizeko 10:00etan.

filmazpit