[Karikaturak] Toribio Etxebarria
2023/07/22
15:19
eta kitto!
Gure herrian dagoen kalerik nagusienak sindikalista eta idazle famatu honen izena hartzen du. Toribio Etxebarria 1887ko apirilaren 27an jaio zen Eibarren, Txirio-kalean. Oso gazte hasi zen lanean eta betidanik izan zuen irakurtzeko zaletasuna.
Udaletxean idazkari hasi zen eta 1920an Alfa koooperatiba eratu zuen Armeria Eskolatik irtendako lagun batzuekin. Armagintzari ekin zioten, baina 1927an josteko makinetara pasatu ziren. Sozialista eta sindikalista amorratua, II Errepublika aldarrikatu zuenetariko bat izan zen eta Prieto gobernu ordezkariak Madrilera eraman zuen CAMPSAren zuzendari postura. Gerra ostean espetxeratu egin zuten eta, azkenean, erbesteratu beharra izan zuen. Venezuelan "Ibiltarixanak" eta "Viaje por el país de los recuerdos" liburuak idatzi zituen. Bere lanik handiena "Flexiones verbales y Lexicón del euskera dialectal de Eibar" izenekoa da.
1968ko apirilaren 18an hil zen Caracasen. Eibarko Udalak Hiriko Seme Kutun izendatu zuen 1987an.

Karikatuaren egilea: Irati Cobo (Eibarko Dibujo Eskola).