T. Etxebarria kalea itxita egongo da gaur eta bihar, eta erdigunea oinezkoentzat izango da bihar, Ikasenpesa Azoka dela eta

T. Etxebarria kalea itxita egongo da gaur eta bihar, eta erdigunea oinezkoentzat izango da bihar, Ikasenpesa Azoka dela eta
2023/02/08 08:57
eta kitto!



Ikasenpresa Azoka hartuko du  bihar Eibarrek.  EAEko Lanbide Heziketako 1.800 ikasle etorriko dira guregana. Hori dela eta, Toribio Etxebarria kalea trafikoarentzat itxita egongo da gaur eta bihar, hau da, gaur, otsailaren 8an (asteazkena) eta 9an (osteguna)

Bihar,  otsailak 9 (osteguna), Ikasenpresaren Azoka Untzaga plazan eta Txaltxa Zelai parkean egingo denez, 40 autobus iritsiko dira Azokan parte hartuko duten  ikasleekin. Beraz, erdigunea oinezkoentzat jarriko da 08:00etatik 15:00etara.


350 Ikasenpresa inguruk beren produktuak erakutsiko dituzte goiz osoan (10:00etatik 13:00etara) Txaltxa-Zelain eta Untzaga plazan jarriko diren karpetan. Ekitaldia Tknikak (Euskadiko LHko Ikerketa eta Berrikuntza Aplikatuko Zentroa) antolatzen du –Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe dagoen atala,  Eibarko Udalaren eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako enpresen lankidetzari esker.

Enpresa txiki bat sortzea eta abian jartzea da Ikasenpresak Euskadiko Lanbide Heziketako erdimailako eta goi-mailako ikasleei planteatzen dien erronka. Euskadiko LHko eredu metodologikoaren barruan lan egiten da, eta eredu horretan funtsezkoa da irakasle-taldearen lankidetza-lana.

Ikasenpresa enpresa-simulazioa ere bada: eskaintzen den produktua edo zerbitzua benetakoa denez, irakasleen lankidetza-lan horrek negozio-ideiak lanbide-arloarekin lotuta egotea, berritzaileak izatea eta zikloko irakasle-talde osoa inplikatuta egotea ahalbidetzen du. Negozio-ideiak aztertzen ari diren lanbide-arloekin lotuta daude, eta pertsonen edo haien ingurunearen bizi-kalitatea hobetzera eta iraunkortasuna kontuan hartzera bideratuta egon behar dute.


2023ko DATUAK
-Parte hartzen duten ikastetxeak: 50
-Parte-hartzaileak: 339 Ikasenpresak (programan dauden 1.000 ikasleetatik bat)
-Ikasleak: 1.800 inguru / Irakasleak: 106

PRODUKTUAK
Produktuak eta zerbitzuak askotarikoak dira; izan ere, gehienak lanbide-arlokoak dira, eta ikasten ari dira, irakasle teknikoekin lankidetzan. Proiektu gehienak eremu hauetan garatzen dira:
-Jarduera fisikoak eta kirolak
– Industrialak
-Irudi pertsonala
-Ostalaritza eta turismoa
-Informatika
-Diseinua
-Gizartearentzako zerbitzuak
-Arte grafikoak
-Nekazaritza eta arrantza
– Informatika
– Zerbitzuak

ADIBIDEAK:
-Kalistenia-zirkuitua (gimnasia parkeetan)
-Basoen digitalizazioa, arazoak prebenitzeko.
-Herririk herri eramaten ditugu kirol-saio gidatuak: gap, aerobik, step,…
– Labore-lurren konposizioa aztertzea eta ongarri naturalak fabrikatzea.
-Hidrogeno berdea sortzea energia-iturri gisa
-Estetika eta ongizateko zerbitzu integralak
-Marketin-aholkularitza
-Bizikletak bizikleta elektriko bihurtzea
-Ibilgailu klasiko eta historikoentzako pieza deskatalogatuak (eskaneatzea eta 3D
inprimatzea)