Toribio Etxebarria Sarien 24. edizioa aurkeztu dute

Toribio Etxebarria Sarien 24. edizioa aurkeztu dute
2014/02/21 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 21) aurkeztu dute Toribio Etxebarria-Ekintzailetza Berritzaileari Euskadi Sarien 24. edizioa Miguel de los Toyos alkateak eta Marisa Arriola Bic Gipuzkoa Berrilan-eko zuzendariak, udaletxeko pleno aretoan. Eman dituzten datuen arabera, "sariak sortu zirenetik gaur arte 500 bat proiektu aurkeztu dira, 33 milioi euroko inbertsioak eragin dituzte eta 680 lanpostu zuzen sortu dituzte".
Arlo horretan sari garrantzitsuenetakoak diren Toribio Etxebarria Sarien bultzatzaile nagusiak Eibarko udala, bere Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Sailetik eta Bic Gipuzkoa Berrilan dira. Hala ere, aurkezpen ekitaldian sariei babesa eta laguntza ematen dieten beste hainbati eskerrak eman dizkiete: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Ekintzailetza Zuzendaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako, Landa Garapenerako eta Turismo sailari, sariei emandako babesarengatik eta Spri, Apd, Diario Vasco, Kutxabank, Adegi, Cebek eta Sea-ri, eskaintzen duten laguntzarengatik.
Edizio honetarako agiriak aurkezteko epea 2014ko martxoaren 25era arte (18.00ak arte) egongo da zabalik eta parte hartu nahi dutenek izena emateko orria egoki bete eta bertan eskatzen den dokumentazio guztia Toribio Etxebarria Sarien webgunera igo beharko dute. Jarraian, maila bakoitzean banatuko diren sariak zeintzuk diren irakur dezakezue:

Enpresa Asmoak kategoria:
Enpresa Asmoak Saria
- Eibarko Udalaren Saria: 10.500 euro eskudirutan.
- Bic Gipuzkoa Berrilan bitartez GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAren Berrikuntzarako, Landa Garapenerako eta Turismoko departamentuaren eta SPRIren Txekintek/Ekintzaile Programan sartzea enpresaren bideragarritasun- eta abiarazte-txostena egiteko, 60.000 euroraino.
- Doaneko harpidetza APDn, urtebetez; horrek dakar: APDek Eskualde guztietan antolatzen dituen jardunaldietara doaneko sarrera (170 inguru) eta APDk Ipar-Eskualdean antolaturiko mintegi, ikastaro eta Executive mintegietarako sarrera harpide diren enpresentzat bezala. (www.apd.es).
- ADEGI, CEBEK eta SEA Saria, herrialde-elkarte bakoitzaren Zerbitzuen araberako eta saridunaren interesen araberako enpresa-errekonozimendua.
Enpresaren eta Berrikuntzaren hedatzea, laguntzaileen eta babesleen bitartez.
Sariari dagokion garaikurra.

Arlo Teknologikoa Saria
- Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, NETS edo GAITEK  programen barnean (edo dagokion epean martxan dagoen eta baliokidea den beste programa batean) Toribio Echeverria Sarietako eipaimahaiak aukeratutakoentzat 24.000 eurorainoko laguntza emateko konpromisoa hartzen du.Sariaren ebaluazio-epaimahaiak aurkeztutako proiektuetan aztertuko dute, horientzat teknologia-garapenak adierazten duen balio estrategikoa, horri lotutako zenbatekoa eta arriskuak ezartze aldera.

Enpresa Berria kategoria:
Enpresa Berria saria
- Eibarko Udalaren Saria: 10.500 euro eskudirutan.
- Bic Gipuzkoa Berrilanen bitartez GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAren Berrikuntzarako, Landa Garapenerako eta Turismoko departamentuaren eta SPRIren Barnetekin/Ekintzaile Programan sartzea enpresaren bideragarritasun- eta abiarazte-txostena egiteko, 60.000 euroraino.
- Doaneko harpidetza APDn, urtebetez; horrek dakar: APDek Eskualde guztietan antolatzen dituen Jardunaldietara doaneko sarrera (170 inguru) eta APDk Ipar-Eskualdean antolaturiko mintegi, ikastaro eta Executive mintegietarako sarrera harpide diren enpresentzat bezala. (www.apd.es).
- ADEGI, CEBEK eta SEA Saria, herrialde-elkarte bakoitzaren zerbitzuen araberako eta saridunaren interesen araberako enpresa-errekonozimendua.
- Enpresaren eta Berrikuntzaren hedatzea, laguntzaileen eta babesleen bitartez.
- Sariari dagokion garaikurra.

Arlo Teknologikoa Saria
- Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, NETS edo GAITEK programen barnean (edo dagokion epean martxan dagoen eta baliokidea den beste programa batean) Toribio Echeverria Sarietako eipaimahaiak aukeratutakoentzat 24.000 eurorainoko laguntza emateko konpromisoa hartzen du.Sariaren ebaluazio-epaimahaiak aurkeztutako proiektuetan aztertuko dute, horientzat teknologia-garapenak adierazten duen balio estrategikoa, horri lotutako zenbatekoa eta arriskuak ezartze aldera.


Nazioartekotza Babesa Saria
- SPRI taldeak proiektu bat egingo du, bere nazioarteko sailak ordezkaritza duen merkatuetako batean sartzeko. Proiektu horretan, merkatu-azterketa bat egingo da edo/eta merkatu horretan izan daitezkeen bazkide komertzial, industrial edo teknologikoak bilatuko dira.