Torrekuak hartu zuen ostiralean Barixakuak Jolasian ekimena

Torrekuak hartu zuen ostiralean Barixakuak Jolasian ekimena
2024/01/22 13:23
eta kitto!
Hotzari aurre eginez, ume eta gazte ugari hurbildu ziren joan den ostiralean Barixakuak Jolasian ekimenera. Torrekuako parkeak hartu zituen jolasak, eta primeran pasatu zuten 2 eta 8 urte bitarteko umeek.  Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programak familien artean ezagutzera emateko antolatzen du ekimen hau ...eta kitto! Euskara Elkarteak herriko auzoetan. Hurrengo barixakuan, urtarrilak 26, Urkizuko parkean egingo dira.

Barixakuak 19-2M

Barixakuak 19-3M