Torrekuako parkeak hartu zituen Barixakuak Jolasianeko jolasak

Aisialdia euskaraz eskaintzen die ekimenak umeei herriko auzo desberdinetan
Torrekuako parkeak hartu zituen Barixakuak Jolasianeko jolasak
2026/01/26 10:44
eta kitto!

Joan den barixakuan, eta eguraldia lagun, familia ugari elkartu ziren Torrekuako parkean. 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat jolasak antolatu zituen …eta kitto! Euskara Elkarteak Barixakuak Jolasian ekimenaren barruan eta primerako ordubetea pasa zuten etxeko txikienek euskaraz eskaini zitzaizkien jolasekin. Aste honetan, ostiralean (urtarrilak 30), Urkizuko parkearen txanda izango da eta bertan egingo dira jolasak 17:00etatik 18:00etara, doan.