Torrekuako parkeak hartuko ditu aste honetan Barixakuak Jolasianeko jolasak
Ordubetez euskaraz jolasteko aukera izango dute bertaratzen diren umeek
2026/01/21
09:48
eta kitto!
Aurreko astean, gaizki-ulertu bat tarteko, ezin izan ziren egin Txaltxa Zelain aurreikusita zeuden jolasak. Hori dela-eta, lerro hauek aprobetxatu nahi ditu …eta kitto! Euskara Elkarteak bertaratu ziren familiei barkamena eskatzeko. Aste honetan bai, Torrekuako parkeak hartuko ditu 17:00etatik 18:00etara 2 eta 8 urte arteko umeentzat jolasak. Hurrengo astean, berriz, urtarrilak 30, Urkizuko parkean izango dira.
