Torrekuako parkeak hartuko ditu ostiralean Barixakuak Jolasianeko jolasak

Ordubeteko jolasak eskainiko dira gaztetxoenentzat
Torrekuako parkeak hartuko ditu ostiralean Barixakuak Jolasianeko jolasak
2024/02/14 10:46
eta kitto!

Aratosteetako geldialdiaren ondoren, berriro itzuliko da Barixakuak Jolasian ekimena herriko auzoetara. Oraingoan Torrekuako parkeak hartuko ditu jolasak 17:00etatik 18:00etara 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Hurrengo ostiralean Urkizuko parkean egingo dira jolasok.