Torrekuako parkeak hartuko ditu ostiralean Barixakuan Jolasianeko jolasak

Ordubeteko aisialdia euskaraz eskaintzen du egitasmoak herriko auzoetan
Torrekuako parkeak hartuko ditu ostiralean Barixakuan Jolasianeko jolasak
2026/03/05 12:50
eta kitto!

Joan den astean Txaltxa Zelain egon ondoren, aste honetan, ostiralean, martxoak 6, Torrekuako parkean egingo dira Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak. ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen ekimen honek euskarazko aisialdia eskaintzen du herriko auzo desberdinetan, eta euskaraz jolasteko aukera ematen die hurbiltzen diren txikiei. Jolasak 17:00etatik 18:00etara izango dira doan.