Torrekuan izan da Barixakuak Jolasian ekimeneko urteko lehen saioa
2021/01/25
09:40
eta kitto!
Eguraldi kaskarrari aurre eginez, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Barixakuak Jolasian ekimena Torrekuko parkean izan zen joan den ostiralean. 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat jolasak antolatu ziren, segurtasun-eta higiene-neurri guztiak zainduta, eta ume asko gerturatu ez bazen ere, hurbildu zirenek primeran pasatu zuten klarionekin margotzen.
Hurrengo saioa ostiral honetan izango da, urtarrilak 29, Txaltxa Zelaiko parkean, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Orduan ere 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat jolasak egongo dira. Doan izango da eta ez da aldez aurretik izenik eman behar.
![Torrekua-M-post-21.jpg Torrekua M post 2](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/torrekua-m-post-21.jpg/@@images/image-0-6dc2a470c6be003e72092d9f80b635fc.jpeg)