Trenaren aldeko borroka astea ospatzeko jardunaldia antolatu dute Altzolan zapaturako
Zapaturako egitarau zabala prestatu du "Altzolan Tren Geltokia Bai" Plataformak
2024/11/14
10:14
eta kitto!
Trenaren aldeko Borrokaren Astea deitu du laugarren urtez jarraian Tren Publiko, Sozial eta Iraunkorraren aldeko Espainiar Estatuko Koordinakundeak, Alianza por el Clima elkartearekin batera. Ekimenarekin bat egin du Altzolan Tren Geltokia Bai plataformak. Beste hainbat eragilerekin elkarlanean, jardunaldia antolatu dute Altzolan azaroaren 16rako, zapatua.
Hainbat gizarte-erakundetako ordezkariek hartuko dute parte, besteak beste, Alianza Por El Clima, Tren Publiko, Sozial eta Iraunkorraren aldeko Espainiar Estatuko Koordinakundea, Sagarrak Ekologista taldea, Ekologistak Martxan, eta hainbat sindikatuk.
Hona prestatu duten egitaraua:
- 16:00-16:30: Karmen plazatik abiatuta, Altzolan barrena ibilaldia egingo dute, bereziki, “Altzolan Tren Geltokia Bai” herri plataformaren eskaeraren jatorria den tren-geltokiaren egoera ezagutzeko.
- 16:30-16:45: Klimaren aldeko Aliantza eta Tren Publiko, Sozial eta Iraunkorraren aldeko Estatuko Koordinakundeko ordezkarien parte hartzea.
- 16:45-17:10: Altzolan Tren Geltokia Bai plataformakoen aldarrikapena.
- 17:10-17:20: Altzola eta Bidebieta: Kantauriko korridorea, ETS tartea. (Sagarrak ekologista taldekoen eskutik).
- 17:20-17:45: Sindikatuetako ordezkarien parte hartzea (baieztatuak: Intersindical, CCOO, CGT).
- 17:45-18:15: Eztabaida/solasaldia.
- 18:15- Gaztaina erreak banatuko dituzte.
- Umeentzako puzgarriak.