Trinkete, Ametsa eta Akara dira aurtengo Gilda Lehiaketako irabazleak

Trinkete, Ametsa eta Akara dira aurtengo Gilda Lehiaketako irabazleak
2023/12/15 18:15
eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkartearean VIII. Gilda Lehiaketa jokoan izan da aste honetan eta epaimahaiak eman du ebazpena. Gilda tradizional onenaren saria Trinketek eraman du, berritzaileenarena Ametsak, eta herritarrena, berriz, Akarak.  Botoa eman dutenen artean zozketa egiten eta gero, irabazlea Javier Aizpuru izan da, eta bi lagunentzat asteburuko egonaldia irabazi du. Aurten 19 taberna aritu dira lehian, eta hiru egun horietan jende mordoxka ibili da tabernetan, gildak dastatzen. Epaimahaia osatu duten Mireia Alonso, Iosu Mugerza eta Xabier Albizuk  ez dute lan erraza izan erabakia hartzerako orduan. Parte-hartzaile kopuru altua eta batez ere aurkeztutako lanen maila ona azpimarratu nahi izan dute hirurek. Adierazi dutenez, “aurten ere tabernariak zoriondu nahi ditugu egin duten lanarengatik eta esfortzuarengatik. Azkeneko urteotako mailarik altuena igarri dugu aurten, kalitatezko produktuak erabili dituzte". Datorren astean banatuko dituzte sariak.

Gilda 1M Trinkete

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gilda 3 Ametsa

 

Akara