Trío Medianochek kontzertua emango du abenduaren 23an Coliseo antzokian
2022/12/20
17:10
eta kitto!
Ostiral honetan Trío Medianocheko kideek euren hirugarren diskoa aurkeztuko dute Coliseo antzokian. Kontzertua 20:30ean hasiko da. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren lagunentzako). Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan eskura daiteke, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago
2012an bere ibilbideari ekin zionetik, Trío Medianochek Latinoamerikako musikarekiko, boleroekiko, balsekiko eta rantxerekiko grina izan du ezaugarri. Pedro Bartra, Jesús Mari Bastida, eta Bernardo Aguilera Coliseo antzokira itzuliko dira, disko berria aurkezteko. Legarreko udal estudioetan grabatu dute Walter Tuzzeo teknikariarekin eta udalaren babesarekin.