Turuntun kuadrillako Jose Ignacio Santamariak eta Oscar Lauzirikak irabazi dute XXXI. Bakailao txapelketa
Urtetik urtera parte-hartzaile gehiago dauzkan txapelketa honetan 44 bikote aritu ziren atzo goizean, bakailaoa pil-pil eran prestatzen, eta Xabier Albizu, Xabier Osa, Oskar Trebiño, Aitor Buendia, Josema Azpeitia, Ramon Roteta eta Mireia Alonso epaimahaikideek hala erabakita, hauek izan dira XXXI. Bakailao Txapelketako irabazleak: lehen saria Turuntun kuadrillako Jose Ignacio Santamariak eta Oscar Lauzirikak (garaikurra, 300 euro eta Alkorta Anaiak, Urzante Olioak eta Vinos Solera Eibarresa etxeek emandako produktuak) eraman dute; bigarrena, Denon Sahatsa elkarteko Juan Portu Aragonek eta Elena Teixeira Portuk (garaikurra, 200 euro eta Alkorta Anaiak, Urzante Olioak eta Vinos Solera Eibarresa etxeek emandako produktuak); eta hirugarren saria Luis Ayuso de la Fuente eta Margarita Iparraguirrek (garaikurra, 100 euro eta Alkorta Anaiak, Urzante Olioak eta Vinos Solera Eibarresa etxeek emandako produktuak).
Argazkiak: Eibarko Udala.




















































