'Txakurrak Uretara' jaia antolatu dute urriaren 11n
2025/09/24
11:44
eta kitto!
“Txakurrak Uretara” jaia antolatu du Eibarko Udalak Marcan Huella elkartearekin batera. Egitasmoa urriaren 11n (larunbata) egingo da Eibarko kanpoko igerilekuetan. Hain zuzen ere, ura kendu eta belarra aldatu ostean, hilaren 28an itxiko dute igerilekua.
Garbiketa lana egingo dela aprobetxatuz, Eibarko Udalaren ekimenez, txakurrek eta jabeek ongi pasatzeko jaia antolatu dute. Marcan Huella elkartearen postuaz gain, pintxoak eta freskagarriak eskainiko dituzte bertan. Sarrera dohainik izango da.