Txaloren "Pottola" euskerazko antzezlana gaur Coliseoan
2013/09/20
00:00
eta kitto!
Gaur 20.30etan taularatuko dute Coliseoan Pottola antzezlana (euskeraz) Txalo konpainiakoek (sarrerak bertan salgai, 8 eurotan). Lur Korta protagonista nagusiarekin batera Aitor Fernandino, Joseba Usabiaga, Egoitz Sanchez eta Ainhoa Garai aktoreek jardungo dute. Taula gainean gizon arrakastatsua den Gorka beharko lukeen baino kilo gehiago dituen Elenarekin maitemindu eta elkarren arteko harremanaren inguruan sortzen diren egoerak antzeztuko dituzte.