Txaltxa Zelaik hartu zuen Barixakuak Jolasian ekimena ostiralean

Martxoko lehen bi barixakuetan beste bi auzotan egingo dira jolasak
Txaltxa Zelaik hartu zuen Barixakuak Jolasian ekimena ostiralean
2026/03/02 08:24
eta kitto!

Bueltan da Barixakuak Jolasian ekimena. Joan den barixakuan Txaltxa Zelain egin ziren jolasak eta primeran pasatu zuten bertara hurbildu ziren txikiek, euskaraz jolasean. Datorren barixakuan, martxoak 6, etxeko txikienek Torrekuako parkean izango dute ordubete jolasean pasatzeko aukera eta martxoaren 13an, berriz, Urkizuko parkean. Ekimen honen bidez, ...eta kitto! Euskara Elkarteak ordubeteko aisialdia euskaraz pasatzeko aukera eman nahi die herriko auzo desberdinetako umeei. Horretarako 2 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutako jolasak antolatzen ditu, begiraleen laguntzarekin, ordubetez, 17:00etatik 18:00etara. Jolasetan parte hartzea doakoa da, bertara hurbildu besterik ez da egin behar.

 

 

 

egingo dira 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat jolasak, 17:00etatik 18:00etara eta doan. Nahi duenak bertara hurbildu, besterik ez du egin behar.