Txaltxa Zelain egingo dira aste honetan Barixakuak Jolasianeko jolasak

Txaltxa Zelain egingo dira aste honetan Barixakuak Jolasianeko jolasak
2024/01/31 12:53
eta kitto!
Datorren barixakuan, otsailak 2, Txaltxa Zelai inguruan egingo dira Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak. Herriko auzo ezberdinetan antolatzen ditu jolasok ...eta kitto! Euskara Elkarteak eta, behin urtarrileko programazioa amaituta, Txaltxa Zelain ekingo zaio otsailekoari. 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat jolasak eskainiko ditu ...eta kitto!-k, doan, 17:00etatik 18:00etara.  Aratosteak tarteko, otsailaren 16an egingo dira berriro jolasak Torrekuan eta otsailaren 23an Urkizuko parkean.

Urkizu M4