"Txanpon baten truke" ikuskizunerako gonbidapenak ...eta kitto! Euskara Elkartean jaso daitezke

Hurrengo barixakuan, urtarrilak 23, izango dira Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak Coliseon
"Txanpon baten truke" ikuskizunerako gonbidapenak ...eta kitto! Euskara Elkartean jaso daitezke
2026/01/16 09:10
eta kitto!

Urteroko ohiturari jarraituta, datorren barixakuan, urtarrilak 23, familientzat ikuskizuna antolatuko du ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Oraingoan Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak izango dira Eibarren "Txanpon baten truke" ikuskizuna eskaintzen. 18:00etan hasiko da emanaldia Coliseoko areto nagusian. Sarrerarik ez da ordaindu behar baina gonbidapenak ...eta kitto! Euskara Elkartearen egoitzan jasoko beharko dira (Urkizu 11).