"Txanpon baten truke" ikuskizunerako gonbidapenak ...eta kitto!-n jaso daitezke
Barixaku honetan izango da ikuskizuna Coliseo antzokian
2026/01/21
09:54
eta kitto!
Barixakuan, urtarrilak 23, Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoek ikuskizuna eskainiko dute Coliseon …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. 18:00etan hasiko da “Txanpon baten truke” izeneko emankizuna eta ez da sarrerarik ordaindu beharko. Hori bai, gonbidapenak …eta kitto! Euskara Elkartean jaso beharko dira (Urkizu 11 solairuartea). Informazio gehiagorako deitu 943200918 telefonora.