Txapa-tailerrean jardun dute Illunabarrian programaren barruan

Teknika erraza erabiliz era guztietako txapak egin dituzte
Txapa-tailerrean jardun dute Illunabarrian programaren barruan
2025/12/10 09:27
eta kitto!

Illunabarrian programako urteko azkenaurreko saioa antolatu zuen atzo ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Txapak egiteko tailerrean jardun zuten dozena bat lagunek, heldu zein haurrak, eta, oso teknika erraza erabiliz era guztietako txapak egin zituzten.

Bihar, abenduak 11, urteko azkeneko saioa egingo dute. Kandelak egiten ikasteko tailerra antolatu du ...eta kitto!-k Alluitz Naturaren eskutik.