Txaranga egunean kaleak alaitu zituzten Eibarren bildutako bost txarangek
Eibarko Ustekabe, Tolosako Kalean, Ermuko Irulitxa, Elgoibarko Mausitxa eta Donostiako Joselontxos ibili ziren zapatuan Eibarren, herriko txoko guztiak musikarekin alaitzen.
2024/06/17
12:40
eta kitto!
San Juan jaietako ospakizun nagusiekin hasi aurretik, baina herria eta herritarrak jaietarako girotzen joateko, zapatu honetan (ekainak 15) Txaranga Eguna ospatu da Eibarren. Eibarko Ustekabe txarangarekin batera, Tolosako Kalean, Ermuko Irulitxa, Elgoibarko Mausitxa eta Donostiako Joselontxos txarangak ibili ziren herriko txoko guztiak musikarekin alaitzen, eta, ondoren, Untzagan elkartu ziren.
Argazkiak: Eibarko Udala