Txikien antxitxiketaldia eta gero, Eibar Korrikari harrera egiteko prest dago
2013/03/20
00:00
eta kitto!
Bazkalostean, 15.15etan ekin diote Korrika Txikiari herriko ikastetxeetako ume eta irakasleek. Eguzkia lagun izan dute korrikalariek eta ondo baino hobeto pasatu dute jai giroan egindako lasterketan (argazki bilduma ikusi nahi baduzue hemen klikatu). Orain, Korrika 18 Eibarren sartzeko egiteko ordubete eskas falta denean, herriko kaleetan jendea batzen hasita dago, ongi etorria emateko.