Txikienek ere bota dute pregoia
2013/06/24
00:00
eta kitto!
Arratsaldeko 19.00etan hasi dute Urkizun herriko txikienek euren danborrada propioa. Kalejira egin dute Untzagaraino eta pozik ailegatu dira. Azkenengo hilabeteetan entsaiatutako doinuak jo, dantzak egin eta gozokiak botatzen pasa dituzte azkenengo orduak.
Behin Untzagan doinuak jota, Umeen danborradako pregoia botatzeko aukera izan dute. Argazkiak be asko egin dituzte, ezagun eta lagunez gain, hor zebiltzan eta herriko argazkilariak kamara eskuan.
Gure lehenengo argazkiak zintzilikatu ditugu dagoeneko, bihar gehiago, baina umeen danborradako lehenengo argazkiak ikusi nahi baldin badituzu, egin klik hemen.