Txikitto! hilbabetekaria banatzen ari dira herriko eskoletan

Txikitto! hilbabetekaria banatzen ari dira herriko eskoletan
2023/11/27 09:49
eta kitto!
Egun hauetan banatuko da herriko ikastetxeetan TXIKITTO aldizkariaren 219. alea (hemen daukazu PDF formatoan).

Nagusitan zer izan nahi duzu? Gure buruari askotan egiten diogun galdera da. Batzuk oso argi dute, beste batzuk ez hainbeste. Baina lasai, oraindik denbora duzuelako horren inguruan pentsatzeko. Amañako ikasleek, ostera, euren asmoen berri eman digute.

AITXITA-AMAMEKIN BERBETAN atalean amama Conchi elkarrizketatu du Ander Vispo Mutiloak. Amamak berak ere ikastetxe berean ikasi zuen gaztetan. Oso harreman estua dute Anderrek eta Conchik. Ez da gutxiagorako! Gustora etorri dira gurera eta Conchiren haurtzaroari buruz gehiago jakiteko balio izan digu, bere ilobaren bitartez. Dena dela, Anderrek ere bazuen zer esateko, amamaren gozoek berba barik lagatzen badiote ere.

Ni bai artista atalean abenduko egutegi misteriotsua eta alanbrezko bastoitxoak egiten ikasteko aukera paregabea izango dugu.

Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak, ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.

Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria. Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.