Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoek ikuskizun jendetsua eskaini zuten barixakuan
Haur eta helduek arratsalde dibertigarria pasa zuten Coliseo antzokian
2026/01/26
10:21
eta kitto!
Jendez lepo egon zen Coliseoko areto nagusia barixaku arratsaldean, familia ugari hurbildu baitzen bertara Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoen “Txanpon baten truke” ikuskizuna ikustera. …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik etorri ziren Eibarrera pailazoak eta ordubetetik gora iraun zuen ikuskizuna, barre algara eta dantza artean, motz gelditu zitzaien haur zein helduei.

