Txirrindulari Elkartearen zapiak salgai daude hainbat tokitan
2 eurotan eros daitezke herriko hainbat establezimendutan
2025/06/18
12:52
eta kitto!
Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere sanjuanetako zapiak jarri ditu salgai Eibarko Txirrindulari Elkarteak. Eibarko Udalaren laguntzarekin ateratzen dituzten zapiak 2 eurotan eros daitezke honako establezimendu hauetan: Koskor, Kultu, Kontent, Guridi, Casino, Gure leku, Barrena estankoa, Diana, Portalea, Albert, Trinkete, Gure kaiola, Agiñaspi, Orbela, Juanito, Zaizoi, Buenos Aires, Kalaka, Bossa, Depor, Unbe, Xania, Borda, Ongietorri, Txoko, Antxon, Vivaldi, Foxter, Baco Leku, Tunelpe, Arkupe, Ametsa eta Batzoki. Lortutako dirua lagungarria izango zaie urte osoko txirrindulari egitarauari aurre egiteko.