Txolarte
2023/01/10
10:42
eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
ATZEGI adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartearen barruan dagoen programa da Txolarte.
16 urtetik gorako pertsonentzako aisialdi eta denbora libreko klubak dira Txolarteak, eta Gipuzkoako hainbat herritan daude. Eibarren Arane kalean elkartzen dira zapatu arratsaldeetan euren gustukoak diren gauzak egiteko: jolasak, tertuliak, festak, pintxo-potea... Taldea dinamizatzeko funtsezkoa da begirale boluntarioen figura. Eurei esker existitzen da taldea, eta azkenaldian boluntarioen faltan daude, inoiz baino behar handiagoa daukate. Edozein izan daiteke boluntario, behar den gauza bakarra gogoa izatea eta pertsonekin lan egitea gustatzea da.

Ekintza nagusiak
Eibarko Txolartean taldetxoak egiten dituzte, bakoitzaren gustuen araberako gauza desberdinak egiteko: margotu, partxisean jolastu, musika entzun, gauzak komentatu, monitoreekin berba egin... Pertsona hauentzako oso inportantea da zapatuetako jarduera hau, aukera ematen dielako besteekin harremanak izateko eta taldean ibiltzeko. Pintxo-potea asko gustatzen zaie. Euren arteko harremana eta begiraleekin daukatena primerakoa da, eta Eibarko taldea eredugarria dela azpimarratzen dute leku guztietan.
Helbidea: Arane 9, behea (Txomo)
Telefonoa: 677 75 49 85
E-maila: esthereibar@yahoo.es
Kontaktua: Esther Alonso