Txolarte Eguna zapatuan Eibarren

Txolarte Eguna zapatuan Eibarren
2015/05/08 00:00
eta kitto!

Zapatuan (hilaren 9an) Txolarte Eguna ospatuko da Eibarren. Gipuzkoako beste herri batzuetako Txolarteetatik 19 talde etorriko dira eta jaian 400 bat lagun elkartzea aurreikusi dute antolatzaileek. Egunari goizeko 11.00etan ekingo diote, Ustekabe fanfarreak lagunduta beste herrietatik etorritakoei ongietorria Untzagan emanda. Ondoren, Astelena frontoian jarraituko dute jaiarekin. Egitarau osoa jarraian:

Txolarte Eguna 2015
11.00.- Beste herrietatik etorritakoei ongietorria, Ustekabe fanfarreak lagunduta. Untzagan.
11.45.- Jaialdiaren hasiera Astelena frontoian: pregoia, Eibar foball taldeko nesken eskutik. Oroigarriak banatzea.
12.15/13.00.- Freddy magoaren ikuskizuna.
13.00/13.45.- Dantzak eta jokoak.
13.45./15.00.- Luntxa eta bazkaria.
15.00/16.30.- DJ-ak girotutako dantzaldia eta "photocalla"-a.