Txomin Aranak hitzaldia emango du zapatuan

Txomin Aranak hitzaldia emango du zapatuan
2015/05/19 00:00
eta kitto!
Escuderia Eibarrek hitzaldia antolatu du zapaturako (hilaren 23rako) Txomin Arana Ereñoko pilotoarekin. Portalean, areto nagusian izango da, 19.00etan hasita.
Hegoamerikan egin diren Rally Dakar-eko azken edizio bietan euskaldunik azkarrena izan da, "plataforma pribatu batek eduki ditzazkeen gaitasunekin Yamaha baten gainean. Hau gutxi ez bada, lortutako emaitzekin bere arerio eta talde ofizialentzako sorpresa bilakatu da Txomin".
Hitzaldia irekia izango da eta bertan pilotuari galderak egiteko aukera izango du jendeak, bere ahotik abentura eta hurrengo proiektuak ezagutzeko.