Txontako eraikinak birgaitzeko 400.000 euroko dirulaguntza onartu du Udalak
2020/11/20
14:22
eta kitto!
Eibarko Udalak dirulaguntza-programa berri bat onartu du, Txonta auzoko etxebizitza-eraikinen irisgarritasuna hobetzeko eta etxebizitzok modu eraginkorrean birgaitzeko. Dirulaguntza hori 400.000 eurokoa da guztira eta auzo horretako 2, 3, 5, 15, 17, 25, 27, 29, 38, 40, 42, 44, 46, 48, 50 eta 52 zenbakiko bizilagun-komunitateek jaso ahal izango dute. 2017. urtearen amaieran, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Txonta auzoari eman zion 2.300.000 euroko dirulaguntzaren (uztailean 2.535.000 eurora igotakoaren) osagarri dira oraingo udal laguntza berri hauek.
Dirulaguntza horren xedea Oinarrietan aipatzen diren jarduketa guztiak egitea da: besteak beste, igogailuak eta arrapalak jartzea, eta etxebizitzetarako irisgarritasuna bermatzeko eta eraikinaren fatxadak, estalkia, hegalkinak… hobetzeko balio duen beste edozein obra egitea.
Era berean, laguntzari esker, borondatezko beste jarduera batzuk ere egin ahal izango dira: energia primarioaren kontsumoa murriztera, banakako galdarak errendimendu handiko gas naturalez ordezkatzera, eguzki-panel termikoen bidez ur bero sanitarioa ekoizteko sistemak instalatzera edo berokuntzako eta ur bero sanitarioko sistema zentralizatuak instalatzera bideratutakoak, besteak beste.
Onartu berri den dirulaguntza eskuratzeko, beharrezkoa izango da Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza ere jaso duten bizilagunen Komunitateak izatea.
Eskabidea hilabeteko epean aurkeztu beharko da, gehienez ere, obraren zuzendaritza fakultatiboak emandako obra-amaierako ziurtagiriaren egunetik kontatzen hasita. Eskaerak egiteko azken eguna 2022ko azaroaren 30a izango da. Eskaerak Txonta Opengela bulegora joanda aurrez aurre egin daitezke edo, bestela, elektronikoki, udal webgunearen bidez.