Txosnagunerako antolatu duen sanjuanetako egitaraua aurkeztu du Jaixak Herrixak Herrixandakok
Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Jaixak Herrixak Herrixandakok txosnagunerako prestatu duen “2025eko San Juan herrikoien kartela”, Untzagan. Hilabeteetako lana izan da, baina pozik daude: “Aurten inoiz baino herritar gehiago batu dira JHH-ren egitaraura, gero eta gehiago gara jai herrikoien alde auzolanean gabiltzanak. Adin eta momentu guztietarako eskaintza dakar aurtengo kartelak. Umeen egunetik hasi, bertso-saiotik pasatu, eta goizeko ordu txikietarainoko parrandarekin. Musikan ere eskaintza zabala daukagu, Eibarko zein Euskal Herriko beste txokoetatik etorriko diren musikariak izango ditugu txosnagunea girotzen, eta presoen etxeratzearen aldeko aldarririk ez da faltako aurten ere. Milaka izango gara txosnagunean gora eta behera ibiliko garen herritarrak, herritik eta herriarendako egindakoaz gozatzen”.