Txosnagunerako jai egitataua prest

Txosnagunerako jai egitataua prest
2014/06/05 00:00
eta kitto!

Jaixak Herrixak Herrixandakok antolatutako sanjuanetako egitaraua hilaren 20an (barixakuan) hasiko da: 19.00etan kalejira irtengo da Untzagatik, Skandalue elektrotxarangarekin; 20.00etan txosnak zabalduko dituzte eta, antzerkia eta flashmob egin ondoren, elektrotxarangakoak herrian zehar ibiliko dira; eta 23.00etatik aurrera kontzertuak (Damudot Ofiziala, Glaukoma eta DJ B_ato eta DJ Gorku + Instrumenal live) hasiko dira.
Hurrengo egunean 15.00etan preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko bazkaria egingo da txosnagunean. 19.00etan Lizarrako Baturrada ailegatuko da eta arratsalde-gauean zehar gaztetxekoek mojitoak prestatuko dituzte. Kontzertuak 23.00etan hasiko dira, Berri Tzaarrak eta The Mockers taldeekin. Eta gaupasa eginda oraindik jairako gogoa duenak gaztetxera joateko aukera izango du, goizeko 09.00etatik aurrera "afterra" antolatu dute-eta.
Gazte Eguna astelehenean, San Juan bezperan egingo dute aurten: 13:00etan dultzaineroei ongi-etorria egin eta gero trikipoteoa egingo dute. Bizimina elkartearen eskutik egingo den bazkaria 15.00etan hasiko da eta jolasak bazkalostean hasiko dira (bazkarirako txartelak Beleko, Hirurok, Deportibo eta Buenos Aires tabernetan daude salgai). 20.00etatik aurrera elektrotxarangak alaituko du txosnagunea eta gauean, 22.30etan sua piztuko dute. Eta 23.00etatik aurrera Bellator eta Ingo al deu? taldeek kontzertua emango dute. San Juan eguneko egitaraua arratsaldean, 18.00etan hasiko da, tortilla txapelketarekin. 20.30etan, berriz, bertso-afari-merienda egingo dute eta gauerditik aurrera nahi duenak karaokean abesteko aukera izango du. Eta jaiak agurtzeko, goizeko 08.00etan herri-argazkia egiteko asmoa daukate.