Udaberriko kontzertu ezin arrakastatsuagoa eskaini zuen Eibarko Musika Bandak
Azkenaldian egin dituzten kontzertuetan Coliseoko jarleku ia guztiak betetzea lortu dute.
                
                    2025/03/18
                    19:06
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Eibarko Musika Bandak ‘Udaberriko kontzertua’ eskaini zuen domekan, Coliseo antzokian. Txirrindularitza denboraldiaren hasierarekin batera, urtero antolatzen dute emanaldia, Eibarko Txirrindulari Elkartearekin batera. Kontzertu honetan “txirrindulari musika” interpretatzen dute; horrela, pieza guztiek txirrindularitzarekin nolabaiteko lotura izaten dute. Andoni Vazquez zuzendariak aurreratu zuenez, Coliseoko hurrengo emanaldia martxoaren 30ean izango da.