Udako ikastaroak Eibarrera bueltan

Udako ikastaroak Eibarrera bueltan
2013/07/15 00:00
eta kitto!

Gaur (astelehena, hilak 15) UEUren Udako Ikastaroak Eibarrera bueltan datozkigu, egun batzuetako atsedenaldia eta gero. Egunotan Markeskua jauregian ikastaro hauek emango dituzte:
- Ondare industriala eta parte-hartzea: eredu zaharrak, paradigma berriak.
- Hondakinen tratamendua eta kudeaketa.
- Irakats- eta ikaste-prozesuak aberasteko aholku erraz eta egingarriak.
- Heziketa emozionala genero ikuspegitik. **
- Ikastaroak emateko software berria: BigBlueButton eta Popcorn. **
- Zapalkuntza ugari, askabide a(u)nitz: herri-mugimenduen jardunean sakontzen Gernika.


Liburu eta dokumentalaren aurkezpena
Horrekin batera, eta ikastaroen barruan gaur arratsaldean, 17.30etan Markeskuan bertan Hezkuntza–Euskararen berreskuratzea IV liburua eta dokumentala aurkeztuko ditu Garabide elkarteak. 2009an abiatutako proiektuaren 4. atalaren inguruko argibideak emateko Alberto Barandiaran lanaren egile eta koordinatzailea eta Andoni Barreña Garabideko presidentea ekitaldian izango direla aurreratu dute. Aurretik argitara emandakoak osatzera datorren lana, horiek bezala, euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez argitaratu da eta ekitaldian, lana aurkezteaz gain, Garabide elkartearen izate eta egitasmoaren nondik norakoak ere azalduko dituzte.
Udako ikastaroak jarraitzeko http:www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365 helbidera jo daiteke eta Twitterren ere badago horretarako aukera #UI41 erabilita.