Udako ikus-entzunezkoak eta poesia Kulturen eskutik
Arrate Kultur Elkarteak, urteroko martxari jarraituta, uztailaren lehen egunetarako ikus-entzunezkoen emanaldiak eta poesia errezitala antolatu ditu. Lehenengo proiekzioa uztailaren 2an (martitzena) izango da: llimani, Boloviako izpiak eta hizkiak. Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak hogei egun eman zituzten Bolivian eta hango esperientzien berri ematen erreportaia sorta argitaratu zuten Argia aldizkarirako eta ondoren liburua ere eman zuten argitara. Aurkeztuko duten audiobisualak ordu eta erdian hitza, argazkiak, bideoak, bertsoak... denetik tartekatzen du, ikusleei Bolivia gertuago ikusi, sentitu eta ulertzen laguntzeko.
Hurrengo egunean (uztailaren 3an) Mila Gallastegik eta Asier Aldazabalek Islandia eta Groenlandia: Belarra, laba eta izotza oinpean izenburukoa eskainiko dute. Eta uztailaren 4an Barrura begiratzeko leihoak, euskal presoen inguruko film luze dokumentala emango dute. Lana "lau/bost istorio labur independientek osatzen dute eta lau/bost zuzendari ezberdinek hartzen dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatua izan den errealitate sozial hau modu gizatiar batean erakusteko asmoarekin".
Eta egitarauari agur esateko, poesia errezitala eskainiko dute uztailaren 5ean Blanca Martinezek eta Gorka Errastik: Kirmen Uriberen (euskeraz), Miguel Hernandezen (gazteleraz) eta Antonio Machadoren (gazteleraz) testuak errezitatuko dituzte, Naome Soudek musikarekin lagunduta.
Emanaldi guztiak 22.00etan izango dira, San Andres elizako klaustroan (eguraldi txarra egingo balu, Arrate Kultur Elkartearen lokaletan).