Udako oporren atarian, ikasturteko azken Txikitto aldizkaria banatzen ari dira Eibarko ikastetxeetan
Aste honetan, San Juan jaien atarian, banatuko da TXIKITTO aldizkariaren 225. alea, ekaineko alea (hemen daukazu PDF formatoan).
“Ikasleekin berriketan” atalean, San Andres eskolako ikasleek eurek proposatutako gaiak landu dituzte aurten. Azken hiruhilekoan, munduaren eboluzioaren inguruan egin dute lan ikastetxe horretako 5. mailako ikasleek. Gai hori ardatza hartuta alderdi asko landu dituzte, eta bertatik bertara kontatu digute egin eta ikasi duten guztia. HEMEN DAUKAZUE EUREKIN EGINDAKO BIDEOA:
"Aitxitxa-amamekin berbetan” atalean, Flora amama eta Marc eta Eric bilobak Urkizuko eskolan elkartu ditugu, bertan ikasten dihardute-eta bi mutikoek. Elkarrizketa interesgarri honi esker, gauza berri asko ikasi dituzte Marc-ek eta Eric-ek euren amamari buruz.
Hori guztiaz gain, sanjuanetako jai-egitaraua, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.
Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. ...eta kitto! Euskara Elkarteak sustatuta, Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria. Egitasmoa partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago. ALDIZKARIAK DESKARGATZEKO BIDEOAK IKUSTEKO