Udako udalekuetako eskaintzan izena emateko epea zabaldu du Astixak

5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute udako oporraldietan primeran pasatzeko.
Udako udalekuetako eskaintzan izena emateko epea zabaldu du Astixak
2025/03/24 11:35
eta kitto!

Gaurtik (martxoak 24) apirilaren 7ra bitartean zabalik egongo da "Oporrak afariketan", "Udan jolasean", "Firin Faran" eta "Umiak Firin Faran" udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute udako oporraldietan primeran pasatzeko. Aisialdi eskaintza hori Eibarko Udalak antolatzen du, ASTIXA-ren bitartez.

"Udan jolasean" eta "Umiak firin faran" programak 5 urteko haurrei zuzenduak daude, hau da, 2019. urtean jaiotako haurrentzat. "Oporrak afariketan" eta "Firin faran" programak, aldiz, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat dira. Esan bezaka, aurrematrikula epea martxoaren 24tik apirilaren 7ra egin beharko da; data horietatik kanpo ez da inor onartuko.

Programa bakoitzak egutegi, aukera eta ezaugarri desberdinak izango ditu. Beraz, Informazio guztia eta formularioak betetzeko estekak ASTIXA-ren orrialde honetan aurkitu daitezke.