Udal Liburutegiak sustatutako ‘Eleibar’ proiektu pilotua garatzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Egoaiziak
2021/03/01
18:16
eta kitto!
Juan San Martin Udal Liburutegiak sustatutako “Eleibar” programa garatzeko hitzarmena sinatu dute Eibarko Udalak eta Egoaizia GKE-k. Programa pilotu horrek izaera ez-formala izango du, parte-hartzaileentzako doakoa izango da eta martxoan garatuko dute. “Eleibar” izeneko egitasmoak hezkuntza-errefortzua, alderdi akademiko eta linguistikoetan laguntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera eskainiko ditu. Horretarako, Udal Liburutegiak umeentzako duen lekua eskainiko du topaleku sozializatzaile eta berdintzaile gisara erabiltzeko. Horrekin batera, heziketa formalari laguntzeko baliabideak jarriko ditu (ordenagailuak, heziketa funtsa, literatura edo informazioa bilatzeko trebetasunak). Udaleko Gizartekintza Saileko Haurreria, Familia eta Gazteria Zerbitzuaren egindako proposamenez sartuko dira adingabeak eskola indartzeko proiektu honetan.
Ekimena 2018-2021 Haurren, Nerabeen eta Familien I Planean sartzen da eta bi helburu ditu: “Batetik, esku-hartze komunitarioa indartzea, haurren, nerabeen eta familien zailtasunei aurre egiteko, adingabeei, nerabeei eta gazteei egoera zailak kudeatzen lagunduz, eskola-errendimendua hobetzeko programa baten bidez eta etxeetan ikasteko ingurune egokia eskainiz. Eta, horrekin batera, udalerrian dauden baliabideak optimizatu nahi dira, zerbitzuen eta baliabideen kalitatea hobetzeko, sareko lanaren bidez elkarlana eta koordinazioa bultzatuta, Kultura eta Gazteria arloarekin lankidetzan arituz, aisia eta astialdiko eskaintza hobetzeko”.
Sinatutako hitzarmenaren arabera, Egoaziak bi boluntario jarriko ditu Liburutegiaren zerbitzura. Pertsona horiek Haur Liburutegira joango dira adostutako egun eta orduetan, liburutegiko baliabideak erabiliz, ikasleei eskolako lanetan laguntzeko. Errefortzua eskaintzeko erabiliko den hizkuntza euskara izango da, proiektuan parte hartuko duten ikasleek aurrerapausoak eman ditzaten hizkuntza hori erabiltzen.
Umeen gurasoei, bestalde, tailerrak eskainiko zaizkie, on-line ikasgelak erabiltzen ikasteko. Azaldu dutenez, “pandemiak eragindako konfinamenduan, Interneteko konexiorik ez zuten haur batzuek zailtasunak izan zituzten klaseak on-line jarraitzeko. Udalak eta beste erakunde batzuek horrelakorik ez gertatzeko neurriak hartu zituzten, eta orduan egindakoari jarraipena eman nahi zaio liburutegian garatutako ekimen berri honen bidez”.