Udala sanjuanetako egitaraua banatzen hasi da

Udala sanjuanetako egitaraua banatzen hasi da
2014/06/05 00:00
eta kitto!

Eibarko Udalak argitaratutako Sanjuanak 2014 jai-egitaraua etxerik etxe banatzen hasi dira. Betiko lez, jaietarako egitarauarekin batera alkatearen agurra eta hainbat artikulu batu dituzte liburutxoan. Jarraian, aurtengo sanjuanetarako egitarau osoa daukazue:


SANJUANAK EIBARREN 2014


- Ekainaren 15era arte
Margo, Marrazki eta Zeramika udal eskolen ikasturte amaierako erakusketa. Portalean (erakusketa aretoan). Ordutegia: martitzenetik domekara, 18.30etatik 20.30etara.

- Ekainak 4, eguaztena
20.00.- Biraka Dantzaren "Los 40 princibailes" ikuskizuna. 3 euro. Coliseoan.

- Ekainak 5, eguena
20.00.- Biraka Dantzaren "Los 40 princibailes" ikuskizuna. 3 euro. Coliseoan.

- Ekainak 6, barixakua
20.00.- Biraka Dantzaren "Los 40 princibailes" ikuskizuna. 3 euro. Coliseoan.

- Ekainak 8, domeka
09.00etatik 14.30era.- Eibarko Hiria Txori Kantarien XV. Txapelketa, JJJ Memoriala. Antolatzailea: Eibarko Txori Lagunak. Laguntzailea: Euskal Herriko Txori Basatien Ornitologia Federazioa. Arraten.
12.30.- Cielito Musika Bandaren kontzertua. Untzagan.

- Ekainak 11, eguaztena
18.00.- Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako rock taldeen kontzertua. Txaltxa Zelaiko kioskoan.
19.00.- Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia (umeak). 3 euro. Coliseoan.

- Ekainak 12, eguena
19.00.- Garagardo Jaiaren inaugurazioa (ekainaren 20ra arte egunero zabalik). Antolatzailea: Eibar Rugby Taldea. Untzagan.
20.00.- Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia. 3 euro. Coliseoan.

- Ekainak 13, barixakua
19.30.- Dantzari Eguna. Antolatzaileak: Klub Deportiboa - Kezka Dantza Taldea. Untzagan.
20.00.- Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia. 3 euro. Coliseoan.
22.00.- Boxeo gaua. Antolatzailea: Gasteiz Sport. Astelena frontoian.

- Ekainak 14, zapatua
18.00.- Herri kirola, Giza-froga. Untzagan.
18.00etatik 20.00etara.- Arku-tiroa. Antolatzailea: Urko Arkularien Kluba. Txaltxa Zelaiko kioskoan.
20.00.- Goruntz eta Deustoarrak koruen kontzertua. San Andres parrokian.
23.00.- Su Ta Gar taldearen kontzertua. Untzagan.

- Ekainak 15, domeka
10.30.- Sanjuanetako LXXIX. txirrindularitza Sari Nagusia, gazteentzat. Antolatzailea: Eibarko Txirrindulari Elkartea. Untzagatik abiatuta.
12.30.- "Zortzi musika forma eta ipuin bat", Isabel Laspiurren piano ikasleen kontzertua. 3 euro. Coliseoan.

- Ekainak 19, eguena
Egunean zehar, barraken prezioa 0'70 eurokoa izango da.

- Ekainak 20, barixakua
17.00etatik 20.00etara.- Umeendako puzgarriak, Astixaren eskutik. Untzagan.
19.30.- Umeendako antzerkia: “Txangoa” antzezlana, Patxin eta Potxin konpainiaren eskutik. Untzagan.
19.45.- XXVI. San Juan Igeriketa Saria. Antolatzailea: URBAT I.K.E. Ipurua kiroldegian.
20.00.- Ballet Eibarrés taldearen emanaldia. 3 euro. Coliseoan.
22.00.- Poesia emanaldia, Maite Lorenzo, J.M. Alvarez, Elisa López, Elena López, Begoña Sánchez, Beatriz Alvárez, Raquel Gómez, Coro Benito, Rafa Arce, Andrea Uña, Isabel Sanchez, Julián Arnaiz eta Idoia Carramiñanarekin. Antolatzailea: Geltoki Elkartea. Ibarkurutzen.
22.30.- Kontzertua Trío Medianoche eta Voces y Cuerdas taldeekin. Untzagan.

- Ekainak 21, zapatua
10.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 21.00etara.- Simulazio-jokoen tailerrak (modelismoa, magia, eszenografia eta mahai-jokoak), Odisea elkartearen eskutik. Untzagan.
10.30.- San Juan pilota txapelketa. Pilota eskolakoen partiduak, seniorrak 4 1/2 -an eta binaka. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa. Astelena frontoian.
10.30etatik 19.30era.- XXX. Extremadurako Herrialde-Elkarraldi Jardunaldia. Arraten.
11.00.- San Juan XXIV. Tiro Txapelketa haizezko armekin. Antolatzailea: Dinbi-Danba. Hezkuntza Esparruan.
16.00etatik 21.00etara.- Eibarko Hiria squash saria. Finalak. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa. Ipurua kiroldegian.
18.00.- Zezenketa. Javier Castaño, Morenito de Aranda, Oliva Soto eta Damián Castaño toreatzaileak eta Juan Millán nobileroa. Lorenzo Rodriguez de Espioja-ren (Campo Ledesma) zezenekin. Zezen-plazan.
18.00.- Zirkomotik jolas parkea. Untzagan.
20.30.- Sostoa Abesbatzaren San Juan kontzertua. 5 euro. Coliseoan.
23.00.- Tierra Santa eta Los Zigarros taldeen kontzertua. Untzagan.
24.00etatik 03.30era.- Alkohol larregi edatearen kontrako sentsibilizazio karpa (informazioa, alkoholemia kontrolak…). Untzagan.

- Ekainak 22, domeka
08.00.- Enbolatuak, Marqués de Sakako bigantxekin. Zezen-plazan.
12.30.- Ipurua Gimnasia Erritmika taldearen erakusketa. Untzagan.
17.00etatik 20.00etara.- Umeentzako puzgarriak Astixaren eskutik. Untzagan.
19.00.- Elegants zirko emanaldia, Elegants konpainiarekin. Untzagan.

- Ekainak 23, astelehena
10.30.- Santuari zapia jarriko zaio. Ospitalean.
11.00.- Sanjuanetako Zortzikoa, Usartza Txistulari Bandaren eskutik eta musikarien laguntzaz. Untzagatik abiatuta.
12.00.- Koadrilak Untzagan batu eta Ustekabe fanfarrearekin Urkizuraino kalejiran jaitsiko dira. GASTE Elkarteak antolatuta.
13.00.- Lizarrako Dultzaineroei ongi-etorria, Estaziñoan. Kalejira Untzagaraino Udalbatzak, S.D. Eibar, Eibarko Triatloi taldea eta kuadrilek lagunduta.
13.30.- Pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinazoa. Udaletxean.
13.45.- Sanjuanetako kartel eta pegatina lehiaketetako irabazleei saria banatzea. Udaletxean.
17.30.- Eibarko Kantuzaleak taldearen emanaldia. Egogain Gerontologia Zentroan.
17.30.- Koadrilak Untzagan batu eta kalejira, fanfarrearekin, zezen-plazaraino.
18.00.- Koadrilen arteko jokoak. Zezen-plazan.
18.00.- Lizarrako erraldoi eta buruhandien kalejira Lizarrako Dultzaineroen laguntzarekin. Urkizutik abiatuta.
19.00.- Irulitxa fanfarrearekin kalejira. Untzagatik abiatuta.
19.00.- Salbea parrokiako abesbatzarekin. San Andres elizan.
19.00.- "Vida en B" kale-antzerkia, Trapu Zaharra taldearen eskutik. Untzagan.
23.00etatik 04.00etara.- Berbena Lisker taldearekin. Untzagan.
23.00.- San Juan Sua eta Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik eta Queimada, As Burgas Casa Cultural de Galiciaren ardurapean. Untzagan.
24.00.- San Juan Kantua eta, jarraian, Danborradaren Alardea. Untzagan.

- Ekainak 24, martitzena
07.30.- Kalejira Lizarrako Dultzaineroekin. Zezen-plazara joanetorria eta goiz-erestia.
08.00.- Enbolatuak, Marqués de Sakako bigantxekin. Zezen-plazan.
12.00.- Meza kantatua Parrokiako abesbatzarekin. San Andres elizan.
12.30.- Ertzantzaren Musika Bandaren San Juan Kontzertua. Untzagan.
16.00.- San Juan tiro txapelketa nagusia usakumeekin. Antolatzailea: Sociedad de Tiro al Vuelo. Arraten.
17.00.- Pilota jaialdia. Astelena frontoian.
19.00.- Japoniatik etorritako "Tokyo Brass Style" bandaren emanaldia. Untzagan.
19.00.- Umeen Danborradaren irteera, Oria eta Ustekabe fanfarreekin. Urkizun.
20.30.- Umeen pregoia, Umeen Danborradako Danbor Nagusiak irakurrita eta Alardea. Untzagan.
22.30etatik 23.30etara.- Berbena, Nueva Alaska orkestrarekin. Untzagan.
23.30.- Soka Dantza, Usartza Txistulari Banda eta Kezka Dantza Taldearekin. Untzagan.
24.00.- Suzko erroberak, Pirotecnia Astondoaren eskutik.
24.15etik 02.00etara.- Berbena, Nueva Alaska orkestrarekin. Untzagan.

- Ekainak 25, eguaztena
07.30.- Kalejira, Lizarrako Dultzaineroekin zezen-plazara eta goiz-erestia.
08.00.- Enbolatuak, Marqués de Sakako bigantxekin. Zezen-plazan.
11.30.- San Juan XXI. Marmitako Lehiaketa. Untzagan.
18.00.- Kalejira, Africa Baj Yay taldearekin. Untzagatik abiatuta.
19.00.- Kkalejira, Lizarrako Dultzaineroekin. Urkizutik Untzagaraino.
19.00.- "Astokillo" umeendako antzerkia, Pantarhei taldearen eskutik. Untzagan.
19.30.- Euskal Jaialdia, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatua. Untzagan.
20.30.- Cielito Musika Bandari eta Usartza Txistulari Bandari omenaldia, Denon Sahatsa elkartean. Antolatzailea: Auzokoak.
20.00.- "Elegancia Mejicana" mariatxiaren kontzertua. Untzagan.
23.00.- Suzko erroberak, Pirotecnia Valecearen eskutik.
23.15.- Berbena, antzinako doinuekin, Cielito Musika Bandaren eskutik. Untzagan.

- Ekainak 27, barixakua
16.30.-  Umeendako txokolate-jana. Karmen kaleko parkean.
17.00.- Umeendako jokoak (lapikoak apurtzen, zaku-lasterketa…). Karmen kaleko parkean.
19.00.- Gorriti eta bere abereak. Antolatzailea: Beheko Tokia.
19.00.- Untzaga Jubilatu Egoitzakoen kontzertua. 2 euro. Coliseoan.

- Ekainak 28, zapatua
12.00.- Toka eta igel-toka txapelketa. Karmen kaleko parkean.
19.00.- Nathali eta Sebastian bikotearen emanaldia. Karmen kaleko parkean.
20.00.- Kaleetan Kantuz taldearen emanaldia. Karmen kaleko parkean.
21.00.- Kaleetan Kantuz taldeari ongietorria eta piskolabisa. Beheko Tokian.
21.30.- Dantzaldia, Tukan taldearekin. Karmen kaleko parkean. Antolatzailea: Beheko Tokia.
16.30.- Untzaga Plazan, Eibarko Hiria XXX. xake partida azkarren txapelketa, Jose Mari Kruzetaren Oroimenez. Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboa.

- Ekainak 29, domeka
11.00.- San Pedroko meza eta konjuroa. Akondia Baserrian.
12.00.- Meza, Eibarko Koru Gaztearekin. Karmengo Amaren elizan.
13.00.- Toka eta igel-toka txapelketaren sari banaketa eta piskolabisa. Karmen kaleko parkean. Antolatzailea: Beheko Tokia.