Udalak 12:00etarako elkarretaratzea deitu du Memoriaren Egunaren harira
2016/11/10
08:44
eta kitto!
Gaur, azaroak 10, Memoriaren Eguna gogoratuko da hainbat herritan eta Eibarren ere hala egingo da, 12:00etan Untzagan egingo den bost minutuko elkarretaratzearekin eta udalak herritar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi ditu. 2010eko maiatzaren 24an, Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzaren izenean Barne Sailak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) erabaki zuten azaroaren 10eko eguna jartzea, terrorismoaren biktimarik egon ez den eguna, hain zuzen, biktima guztiak gogoratzeko eguna.