Udalak Bizilagunak ekimenarekin bat egitera animatu nahi ditu herritarrak

Udalak Bizilagunak ekimenarekin bat egitera animatu nahi ditu herritarrak
2015/11/05 00:00
eta kitto!

Atzo (eguaztena, hilak 4) aurkeztu zuten SOS Arrazakeriaren Bizilagunak izeneko ekimena Portalean elkarte horretako ordezkariek eta udaleko gizartekintzan parte hartzen duten zinegotzi guztiek, "udalak instituzio moduan bere osotasunean ekimenarekin bat egiten duela" argi lagatzeko asmoz. Laugarren urtez jarraian, ekimenak atzerritik etorritakoak eta hemen jaiotakoak egun batez mahaia eta otordua partekatzera animatzea bilatzen du, holrrela hartu-emanak erraztu eta elkar ulertzea hobetzeko. Horretarako eguna azaroaren 22a izango da eta parte hartzera animatzen direnak arduradunekin kontaktuan ipintzeko hainbat aukera daude: sosracismobizilagunak@gmail.com helbidera idatzi edo 943321811 telefonora deitu daiteke edo, bestela, Jone Morras Eibarko udaleko inmigrazio teknikariaren bitartez ere eman daiteke izena, immigrazioa@eibar.eus helbidean edo 943708440 telefono zenbakian (ahal dela hilaren 12rako ematea eskatzen dute antolatzaileek). Ekimenari buruzko informazio guztia www.mugak.eu helbidean dago eskuragarri.